XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onek diñosku Jaunan grazia
badogula oraindiño,
au ikusirik, lagun maiteok,
nire biotzak gaur diño
batzuntzat egun bat geio dala
askontzat eun urte baiño.

Deunoro Sardui bertsolariari:

Barriz nire eskerrak,
bai, lagun Deunoro,
esanak esateko
ete gagoz zoro?
Egi zuzena ezta
labur ta luzaro,
egia betiko da
orain eta gero.

Dimako Faustino Etxebarria bertsolariaren omenaldian, alkate jaunak bitarte baten kantatzeko:

Lagun Faustino, gaur artzen dozu
erriko omen beroa,
zure lan ona eskertu eta
aztu ez daiten geroa.
Lan eder ori ez da izan da
barru utsa ta zoroa,
ni gatxak jota nagoan lez gaur
bere bidetik naroa,
baiña presentziz or ez banaz be
or dago nire gogoa.